Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea eta musika
Gabon zahar gau batean Josu Zabalak idatzitako abesti bat
Hertzainak. 564
«Bere garaiari aurreratu zitzaion; senideei eskainita dago, ez presoei»
Beste Gabon zahar gau bat. Beste parranda bat. Beste paseo bat Gasteiztik Gamarrara. Eta beste kanta bat. Portal de Villareal kalean ikusi zuen Zabalak kasu honetan abestiaren hazi bilakatuko zen kartela horman itsatsita. «Ni orduan LKI alderdikoa nintzen, eta LKI-ren kartel bat ikusi nuen. 564 zenbakia ikusten zen handi, eta presoen argazki txikiz osatuta zegoen irudia. Hori buruan sartu, eta betikoa: etxera joan, ohera sartu, ohean lorik ezin egin, eta berriro altxatu, joan behera, grabatu kanta, eta hurrengora arte».
«Inoiz idatzi duzun kantarik borobilena da», Garik lagunari, «bai hitz aldetik, eta egitura aldetik, inongo dudarik gabe. Aitormena da Hertzainak-en kantarik ezagunena, baina kantarik borobilena, eta taldearen ikur bilakatu dena da 564». Eta baietz Zabalak. «Bere garaiari aurreratutako kanta bat dela esango nuke, ez zegoelako eskainia presoei, baizik eta presoen senideei. Eta uste dut hor daukala berezitasuna. Horixe sentitu nuen, eta hortxe dago». Musikaz oharra Garik: «Doinua dator mundu tradizionaletik. Hasten zara abesten, jendea sartzen da berehala, eta tradizio hori lotzen da pop doinuekin». Eta detailea Zabalak. «Hain zuzen, zortziko bat da letra»
Hotz amaigabe bat baino latzago
Ta urteak egun baino geiho
Bostehun eta hirurogeitalau ohe huts
samina zabaltzen
Batzuen ustez ordaintzen
dagokien zigorra
maite dutenentzat berriz
askatasun haizea
Baina hori nork ulertarazi
etxean zai bakarrik denari
Bostehun eta hirurogeitalau taupada
gehiago gure bihotzean.
Agur.
Eskertzekoa da ekarpena.
Eta Eguberri elearen ibiltzekotan, lagunduko, otoi ?
Eskarrik anitx !
Urte berri on !
Norastorgarlensiu