Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
-garri /-kor –garrik bi balio izan ditu tradizioan: Eragilea (aktiboa edo arazlea): barregarri (barre eragiten duena), mingarri (min ematen duena), pozgarri (poz ematen duena), aberasgarri (aberatsarazten duena), aspergarri, harrigarri, higuingarri, mingarri, nazkagarri, negargarri, penagarri, beldurgarri, onuragarri, kaltegarri, murrizgarri, etab. Pasiboa, aldi berean bi ñabardura izan ditzakeena: a) ‘merezi duena’: ikusgarri, jakingarri, miresgarri, maitagarri, aipagarri, gogoangarri…; b) ‘daitekeena’ (‘izan daitekeena’): ulergarri, barkagarri, baztergarri, jasangarri, zenbakarri... Bi balioetan, lehena, eragilea, izan da nagusia; baina bigarrenak gero eta erabilera handiagoa du, bigarren horixe baita azken urteotan erdarazko –ble atzizkia adierazteko ordainik erabiliena. -> kor atzizkiak ‘joera, erraztasuna’ adierazten du eta beraren ezkerretara doan izena beti subjektu jasailea da (ekintza jasaten duena), ez eragilea: -> – eguraldi aldakor (eguraldia erraz aldatzen da), -> – partikula higikor (partikula erraz higitzen da), -> – beira/edalontzi hauskor (beira erraz hausten da), -> – pertsona haserrekor (erraz haserretzen da), -> – animalia hilkor (erraz hiltzen da), entzule sineskor, krisi iraunkor… –kor atzizkia ez da egokia agente edo eragile modura erabiltzeko (hori –garri atzizkiari (edo –tzaileri) dagokie). Honako hauetan, beraz, bigarren moldeak dira egokiak: *bilera erabakior / bilera erabakigarri; *substantzia hilkor / substantzia hilgarri; *erabaki onurakor / erabaki onuragarri; *gramatika araukor / gramatika arauemaile, arautzaile; *giro erasokor / giro erasotzaile; *arau murrizkor / arau murrizgarri… Atzizki bien (-garri, -kor) balioak kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak: albiste bihotz-hausgarria / zorion hauskorra azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra pozoi hilgarria / izaki hilkorra gezur sinesgarria / jende sineskorra |
Artikulua
Googleren itzulgailuaren genero estereotipoak
(…)
Esaldi zerrenda bat eman dio finlandiarrak Google Translateri: «Bera Triste dago», «Berak Arrakasta du», «Berak haurrak zaintzen ditu»… Horietan guztietan, generorik gabeko hän izenordea da bera hori. Beraz, sistemak ez daki emakume bat edo gizon bat den esaldiaren protagonista. Baina, ingelesez, derrigorrezkoa da izenordain bat ematea: kasu honetan, he gizonezkoentzat, she emakumezkoentzat, eta it neutroa. Google Translatek, huts egin gabe, gizarteak emakumezkoei eta gizonezkoei ezarri ohi izan dizkion rolak eta estereotipoak banatu ditu.
Diazek, orduan, aukera ikusi du esperimentu bera euskararekin egiteko, eta probak baieztatu egin du aurrejuzgua badagoela: auto bat gidatzen badu, gizonezkoa da; haurrak zaintzen baditu, emakumezkoa; erizaina emakumea da; ikertzailea, berriz, gizona.
Umorez nabarmendu du Diazek adimen artifizialak emaniko erantzunetako bat: maitatu, emakumezkoek maitatzen dituzte gizonezkoak, zeren eta gizonezkoek, maitatzekotan, euren burua maitatzen dute.
(…)
Izan ere, adimen artifizialeko sistemak aurretik dagoen informazioarekin elikatzen dituzte, gero euren kabuz erabakiak har ditzaten, esaterako, esaldi bat itzultzeko. Zein da arazoa, ordea? Genero, arraza eta bestelako aurrejuzguz kutsaturiko informazioarekin elikatu baduzu sistema, haren erabakietan ere sumatu egingo dela hori. Ingeniariek esaldi honekin laburbiltzen dute arazoa: «Zaborra sartzen bada, zaborra ateratzen da». Oso arriskutsua da, gainera, sistema automatikoen kasuetan: ez dutenez kontzientziarik konturatzeko, litekeena da denborarekin estereotipoak are gehiago indartzea, apaldu beharrean
Googleren itzulgailuaren genero estereotipoak agerian utzi dituzte euskara eta finlandiera erabilita