Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo.
Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu.
Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak…
Les envío esta carta agradeciéndoles el interés demostrado y solicitándoles un informe exhaustivo sobre la empresa Tyka.
…horregatik itzultzen ditugu era honetan:
Gutun hau bidaltzen dizuet erakutsi duzuen interesa eskertuz eta Tyka enpresari buruzko txosten zehatza eskatuz.
Hau litzateke modu egokia:
Gutun honen bidez eskertu nahi dizuet erakutsi duzuen interesa eta, bidenabar, txosten zehatza eskatu Tyka enpresari buruz.