Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Gehien eta gehiago Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”. Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar da (“gehien/gehiena ikasi duena”). Adibideetan “gehien” forma erabili baldin badugu ere, horren forma mugatua erabiltzeak ere izan du tradizioa (“gehiena”). Adibideak: Ikasgai hau da gehiago gustatzen zaidana. Ikasgai hau da gehien gustatzen zaidana. Arrautza frijituak eta patatak dira gehiago jaten dudana. Arrautza frijituak eta patatak dira gehien jaten dudana. Folka da gehiago entzuten dudan musika . Folka da gehien entzuten dudan musika. Ariketa batzuk HEMEN |
Poesia
Lagun bat da gustuko zaituen norbait
Mutil bat izan daiteke
edo neska bat
edo katu bat
edo txakur bat
eta baita sagu zuri bat ere.
Zuhaitz bat beste lagun mota bat da.
Ez du zurekin hitz egiten, baina badakizu gustuko zaituela,
sagarrak, gereziak, madariak edo, batzuetan,
kulunkatzeko leku bat ere ematen ematen baitizu.
Errekatxo bat lagun bat izan daiteke modu berezi batean.
Marmar lasaigarriak xuxurlatzen dizkizu belarrira,
oinak freskatzen eta bere ertzean esertzen uzten, isilean,
hitz egiteko gogorik ez duzunean.
Haizea ere lagun bat izan daiteke.
Abesti goxoak kantatzen dizkizu gauero
loak hartzear bakarrik sentitzen zarenean.
Atzealdetik bultzatzen zaitu oinez zabiltzanean
eta udazkeneko hostoak dantzan jartzen ditu zuretzat.
Beti dago zurekin, noranahi zoazela ere,
eta horrelaxe erakusten dizu gustuko zaituela.
Batzuetan, ez dakizu oso ziur zure lagunak nor diren.
Batzuetan, hor daude beti,
baina haien ondotik pasa eta ez zara konturatzen
modu berezi batean gustuko zaituztela.
Batzuetan, lagunik ez duzula pentsatu arren,
hartu lasai, begiratu ingurura:
beti aurkituko duzu norbait zuri irribarretsu begira,
edo txakur bat buztana bereziki azkar mugitzen duena zu ikustean,
edo zuhaitz bat haren gainera erraz igotzen uzten dizuna,
edo errekatxo bat ixilik egon nahi duzunean
ixilik egoten uzten dizuna.
Batzuetan, zuk zeuk aurkitu behar duzu zure laguna.
‘A friend is someone who likes you”,
Joan Walsh Anglund.
Itzultzailea: Maria Oses
Bideoa. Zientzia
Zientzia animatua: Makinekin hizketan
Elhuyar Iturria: Teknopolis
Pentsa dezakegu guztia ukipenezkoa izan aurretik makina denek botoiak zituztela, baina hori ere ez da horrela. Makinekin komunikatzeko modua aldatuz joan da historian zehar.