Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
GERUNDIOA noiz erabili (II)
Atzo aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta, horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu.
Ohikoenak aztertuko ditugu:
ADITZean oinarrituta:
-T(Z)EN Zertan? Telebista ikusTEN ari da
-(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ lortu du.
Kausa-ondorioa: Hori ikusiZ, alde egin zuen.
Modua: Kapela kenduZ agurtu gintuen.
Azalpenezkoak: Anak deitu du zutaz galdetuZ
-TA Aurrekotasuna: Hori esanDA, joan egin da.
-(r)IK Kausa-ondorioa: Hori ikusiTA, alde egin du.
-(e)AN EgoneAN eman dut goiz osoa.
-KI (ekialdeko euskalkietan) Antton, ordea, gazteena izaKI, aurretik zihoan.
EZEAN. Modua (ezezkoak). Zer egin EZEAN (ez dakidaLA) nago.
-LA(RIK). Denbora. Menditik zetorreLA jausi zen.
Modua (baiezkoak). Txapela buruan dueLA joan da.
Modua (ezezkoak). Zer egin ez dakieLA dago.