Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
gizon/gizonezko, emakume/emakumezko
Dendetako erakusleihoetan edo tabernetako komunetan jartzen diren errotuluetan, nola jarri beharko genituzke euskaraz gaztelaniazko ‘hombre’/’mujer’ eta frantsesezko ‘homme’ / ‘femme’ formen baliokideak?
Gizonezkoak/Emakumezkoak? Gizonak/Emakumeak?
Denak zuzenak badira ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideak eredutzat harturik ―[EH:gizonezko], [EH:emakumezko]―, egokiena gizonezkoak/emakumezkoak bikotearen alde egitea litzateke.
Euskalterm datu-basean ere hala ageri dira adibideak:
gizonezkoen aldagela (vestuario hombres; vestuario caballeros / vestiaire hommes)
emakumezkoen aldagela (vestuario señoras; vestuario mujeres / vestiaire femmes)