Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Nola esan me gustas euskaraz?
Mugikorrean instalatuta dudan Itzultzaile automatikoak hau eman dit:
Gustatzen zaitzaizkit
Nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela… Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera!
Zuk nola egiten duzu hori? Nola adierazten diozu gustuko duzula norbaiti?
Izan ere, oso gutxi dira gustuko duten horrengana joan eta ziplo botatzen diotenak: – Gustatzen zatzaizkit. Hori urduritasuna bere gorenean dagoenean esatea oso zaila da, eta ez da naturala geratzen. Ta orduan zer, erdarara joko dugu? ¿me gustas mucho? Je t´aime? Hori igual gehiegitxo da… Norbaitek zuzenean esan nahi baldin badu, nire gomendioa beste esamolde jatorragoak erabiltzea da:
• Oso gustuko zaitut
• Nire gustukoa zara
• Zurekin gustatuta nago
Edo sarean arrantzatu ditudan hauek erabili ditzakezu:
«Mazo molatzen duzu… Gustetan zatzataz… Zeuaitxik noia… Asko gurotzut!… Gustoko zattut… Zutaz gustatzen naiz… Zutaz nago… Zurekin gustatzen naiz… Zurekin gustatuta nago… Zatsegit… Zugaz gusteute nau… Gustetan dostazu… Gogoko zaitut… Goxo sentitzen naiz zurekin… Gustateztazu… Zamolat… Datsegit zaitut… Txora-txora eginda naukazu».
https://zuzeu.eus/euskal-herria/nola-adierazi-gustuko-duzula/
Itzultzaile neuronalari galdetzen badiogu, hau erantzungo digu:
Gustuko zaitut
Begira horri buruz Marimaistrak aholkatzen diguna: