20221207-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Menderakuntzaz baliatzean —ondoriozko perpaus edo kontsekutiboetan— ez da tradizioduna -(e)la menderagailua erabiltzea, eta, beraz, ez da egokia euskara jaso zaindurako: ?Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Beste hauek dira molde zuzenak: hain… (non/eze(n))… bait-/-(e)n.

  1. a) Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere.
  2. b) Gure herria hain da txikia, (non) ez duenplazarik ere.
  3. c) Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez baitu plazarik ere.
  4. d) Gure herria hain da txikia, (eze(n)) ez duenplazarik ere.( ezen)

Alborakuntzaz baliatuz, (non/ezen juntagailuekin edo haiek gabe), honela:

  1. e) Hain txikia da gure herria, ez du plazarik ere.
  2. f) Plazarik ere ez du, hain txikia da gure herria.

Euskara Batuaren eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude