20211221-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hau guztia, guzti hau; Goizalde Landabaso; Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Euskaltzaindiaren arauak 

GUZTI HAU / HAU GUZTIA 

Hauek dira hobesten diren formak:

 Hauek guztiak, gauza hauek guztiak…
– Hauetan guztietan, taberna hauetan guztietan

Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere. Hala ere, ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *guztihauek, *gizonau, etab.

Iturria: Euskaltzaindiaren arauak: 4. araua:

“Hau guztia” ala “guzti hau”? Horra hor gakoa! Euskal tradizioan “hau guztia” da forma nagusia, nahiz eta Hegoaldean “guzti hau”, “guzti haietan” eta abar franko errotuak dauden. Baina, azpimarratu beharrekoa da Hegoaldean soilik gertatu dela aldaketa hori, eta, ondorioz, puntu honetan tradizio zaharrean zegoen batasuna hautsi egin dela. Hortaz, “hau guztia” eta “guzti hau” esapideen artean, lehena hobesten du Euskaltzaindiak.

 

Horixe“hau guztia” erabili behar da, eta ez “guzti hau”. Eta, jakina, horren ondorioz: “etxe horietan guztietan ikusi dut” erabili beharko da, eta ez “etxe guzti horietan”. Eta berdin: “lankide guzti horiekin egin dugu bilera” erabili ordez, “lankide horiekin guztiekin egin dugu bilera” erabili beharko da. Edo “bide guzti hartan bildu zituzten botilak” erabili beharrean, “bide hartan guztian bildu zituzten botilak” erabiliko dugu.

 

Iturria: Euskara hobetzen, “Hau guztia”

Ariketak: Ehutsi

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude