Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Hizkera sexistarik ez erabili Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da. Oro har mintzatzeko, –lari eta –ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez –gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme. Tradiziorik gabeko hitzetan, –sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*. Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen. Esaterako, jakin behar du children, enfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak. Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake. Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak, errege-erreginak, maisu-maistrak, jaun-andreak, andre-gizonak, neba-arrebak… BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik. – Angels Barcelo kazetari beltzarana Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin. – Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera. Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik. – Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena. – Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena. – Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa. – Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa. Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar. – Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen. – Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen. Berriako estilo liburutik jasota EITBren estilo liburuak ere atal garrantzitsu bat eskaintzen dio Berdintasunari: |
Artikulua
Alaitz, Ekhiren ama
Soinekoak, gonak; lepokoak, diademak; mototsak, ile luzea; makillajea, takoiak; panpinak, poltsatxoak; sirenatxoak, printzesak; Hello Kitty, maitagarriak; dantza, distira egiten duena, arrosa eta fuksia kolorea… nire alabak txiki-txikitatik hau guztia izan dut gustuko.
Ekhi martxoaren 8an jaio zen orain dela ia 11 urte. Nire sabelean zegoela zakila zuela esan zidan ginekologoak… bigarren mutila zetorren. Orduan, kolore urdina nagusitu zen berriz ere etxean; dena prest Ekhi jaiotzeko. Gilenek anaia izango zuen.
Egunak, asteak, hilabeteak, urteak pasa ziren eta Ekhiren gustuak ez zetozen bat mutil batengandik espero zenarekin. Eta zer esan bere marrazkiei buruz… sirenatxoak, neskak eta printzesak OSO ile luzearekin, loreak, bihotzak… Behin eta berriz marrazki berdinak! Igualak denak!
https://naizen.eus/eu/ Adingabe transexualen familien elkartea
Bideoa
Aitziber Garmendia aktoreak transexualitatearen inguruko bakarrizketa bat egin zuen joan den ostiralean ETB1eko Barre librea umore saioan, Gorane pertsonaia erabilita. Neska txiki bat da Gorane, eta gelakide baten prozesua aipatu zuen: Martina zen lehen, eta Martin da orain. Bakarrizketaren bideoa birala egin da Interneteko sare sozialetan: 300.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu egunotan. Instagramen, gaztelaniazko azpidatziekin zabaldu duten bideoak 160.000 ikustaldi inguru izan ditu, eta azpidatzirik gabekoak, 137.000; Twitterren, 38.000 ikustaldi; Facebooken, bideoak 21.600 erreprodukzio izan ditu —644 aldiz partekatu da—; eta Tiktoken, 13.000 baino gehiago. |
Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Frango idatzi dinat “Euskera eta Generoaz”.
Euskeran ez zegon berez generorik. Bitxia gure inguruko hizkuntza guztien artean, haren ARTEA! Ba gure euskerak ez dik generorik, berez!
Orduan zer, eta AMA eta ANDEREA, eta AITA?
ABA/AMA ez dozan emakumezkoak, baizik eta “LEINUA” bera.
ANDEREA ere ez zuan emea, baizik eta gure MARI mitologikoak bezalaxe, eta Old Europako AMA guztiak bezala, genero femeninoak maskulinoa ere barneratzen, biltzen zitean: MARI eta SUGAR, beti batera.
AITA ere ez zen maskulinoa, baizik eta “AIT” tribua, berebereen “AIT = tribua.
eta GIZA ez zetorren GIZONetik, baizik alderantziz (Mitxelenak hortaz bapo satu zian erremua!, feminista ia gehienak nahasiz, eta GIZARTE eta hainbat berba deabrutuz)
Zeren GIZA hitzak, ezta GIZONek ere, EZ ditizten genero marka BEREZKORIK gure hizkuntza berezi honetan, nahiz eta ARRA eta EMEA beste edozein hizkuntzak baino hobeki zehazten duen, naturalitate eta freskotasun osoz.
Hala don IZATEZ ETA BEREZ.
Baina jakina, halako gauzarik ezin jasan Patriarkalismoak. Derrigor bereizi behar generoa!!! Niños esaterakoan Niñas ere esan behar!! Noski, potroski!
Baina hemen zein dago erratuta?
Eta amore eman behar ote dinagu (barriro ere, eta honetan ere, pentsaera ARROTZ PATRIARKALARI?
Ala EZ, lagunok! Jada EZ. Stop!