Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Hobe, hobeto, hobeki Hiztun askok HOBE eta HOBETO formak nahastu egiten dituzte. Gogoratu HOBE adjektiboa dela (nolako? Galderari erantzuten dio) eta HOBETO, ordea, adberbioa (nola? galderari erantzuten dio): ON + AGO……….HOBE ONDO + AGO……HOBETO ONGI + AGO…….HOBEKI Hona hemen zenbait adibide: HOBETO da horrela HOBE da horrela HOBETO da ez joatea HOBE da ez joatea Hau HOBETO da Hau HOBEA da Hobe egiten dut lan etxean HOBETO/HOBEKI egiten dut lan etxean Normalean, egon aditzarekin hobeto erabiltzen da; izan aditzarekin, ordea, hobe erabili ohi da ia beti. -> Euskaltzaindiak euskara baturako ontzat eman ditu beste aldaera hauek ere: hobeago, hobekiago eta hobetoago. Honatx Euskaltzaindiaren Hiztegian nola datozen hitz hauen sarrerak: – hobeago adj. Hobea. Bizitza hobeago baten itxaropena. Izana naiz hau baino hotel hobeagoetan. Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda. – hobekiago adb. Hobeki. Ongi baino hobekiago nekien hori. Aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago. Zorionez, uste izan den baino hobekiago doa. – hobetoago adb. Hobeto, hobeki. Euskara Batuaren Eskuliburua: hobe/hobeago Gramatika batzuek hobeago forma ez-gramatikaltzat jo izan dute, pentsatuz on izenondoaren konparatibozko era hobe baino ez dela. Erabilera nagusia hori izanik ere, hobeago forma ere erabili izan da tradizioan, eta ez da baztertzekoa. Zein zaldi da hobeago, geldirik dagoena ala ibiltzen dena? Alargunaren semea baino bere urdea da hobeago (esr. zah.). Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Besterik da hobe/hobeto formen arteko aldea. (→ hobe izan (*hobe esan)) Eta hobeago bezala, onago ere erabili izan da on izenondoaren konparatibozko era bezala. Hori ere, beraz, ez da baztertzekoa. Gizon onagorik ez dakit izango zen. [EH] |
Artikulua
Liztorrek asmatu zuten egungo papera
Entomologoa konturatu zen liztorrek egurrezko zuntzez egiten zituztela habiak, eta emaitzak garai hartan oihalez egiten zen paperaren antza handia zuela. Liztorrek han eta hemen egur printza txikiak biltzen zituzten, xehe-xehe egin, listuarekin nahastu eta ore moduko horrekin habiak eraikitzeko. Réaumurri bururatu zitzaion liztorrek erabiltzen zituzten lehengaia eta metodoa kopiatu zitezkeela papera ekoizteko.
“Amerikar liztorrek gurea bezain ona den papera egiten dute; horretarako egur soilezko zuntzak erabiltzen dituzte”, azaldu zuen Frantziar Akademian. “Erakusten digute papera zuzenean landareen zuntzez egin daitekeela, trapuak edo lihoa erabili beharrik gabe. Eta badirudi hainbat motatako egurrez kalitate handiko papera ekoizteko gonbidapena luzatzen ari zaizkigula. Zuntzak gehiago xehatzen baditugu eta ore fin hori erabiltzen badugu, paper bikaina lor dezakegu”. Paperaren kalitateaz gain, kantitateak ere kezkatzen zuen Arroxelako zientzialaria, inprenta asmatu zutenetik paper eskaera geroz eta handiagoa zelako: “Egunez egun paperaren kontsumoa gora egiten ari da, baina lihoaren ekoizpenak ezin du gehiago hazi”. Baso-soiltzea ez zen arazotzat hartzen garai hartan, eta egurra lihoa baino lehengai askoz merkeagoa eta ugariagoa zenez, paper urritasunari aurre egiteko egoki ikusten zuen.
Baina lankideek ez zioten jaramonik egin, eta Réaumurrek bera ere ez zen ideia aurrera eramaten ahalegindu. Hala, egur bulbaz egindako paper ekoizpena ez zen XIX. mendearen erdialdera arte hedatu. Bitartean, askotariko ahaleginak egin zituzten paper eskaerari erantzuteko; papera lastoz, ananaz, amiantoz, azaz, patataz… egiten probatu zuten, liztorrei erreparatu gabe.
Telelana
Nola hitz egin telelanaren inguruan euskaraz?
‘Telelanaren oinarrizko glosarioa’ kaleratu du Euskaltzaindiak. Akademiak oinarrizko termino batzuk bildu ditu
Hemen ikus daiteke glosario osoa.