Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
HUTS
Oso erabilera desberdinak izan ditzake.
Adibideekin ikusiko dugu hobeto:
– Nik kafe HUTSa hartzen dut.
– Poltsa HUTS hori zurea da?
Oso, guztiz edota izugarri adberbioen esangura hartzen du batzuetan:
– Horiek lapur HUTSak dira.
– Andoni gezurti HUTSA da.
Beste zenbaitetan, besterik ez, baino ez esan nahi du:
– Hori zorte HUTSA izan da.
– Hori gezur HUTSA da.
Aditz-izenarekin (ikusTE, izaTE) ere erabil daiteke:
– Ikuste HUTSarekin igarri zion zer zeukan.
– Ez dut jasan: usainTZE HUTSak gaixotu egiten nau.
Zero, materia hutsa edo ezereza adierarekin ere bai:
– HUTSean (ezerezean) geratu da dena.
– Unibertso osoa HUTSetik sortu omen zen.
– Nola geratu dira azkenean? Hiru eta HUTS.
Beste esapide batzuetan ere aurki dezakegu:
– Esku HUTSIK etorri naiz.
– Zer egiten duzu OINUTSIK? Hotza egiten du.
– Sekulako hotza egin arren MAKUTSIK (mahuka-hutsik) irten da.
– Penalti bat HUTS EGIN dute, eta HUSNA geratu dira.
– Eta HUSKERIA horregatik haserretu dira?