2022-01-18-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasartea

Ohartxoa

Joaten den tokietako inprimakiak —txartelak, sarrerak, gonbidapenak…— jaso eta liburuetako orrialdeen artean gordetzea gustatzen zaio. Liburu bat zabaltzen duenean, inprimakiak eragiten dion oroitzapena gustatzen zaio —kontzertu batean hartu zuen gozatua, Triestera trenez joan zeneko nostalgia, Saramagoren hitzaldi batean izan zenekoa…—, eta oroitzapena lagun duela ekiten dio irakurketari.

Gaur, liburu baten bila zebilela liburutegitxoko apaletan, zeukanik ere ez zekien liburu bat hartu du. Orain hogeita hamar bat urte erosia, kortesia-orrian apuntatutakoaren arabera. Orriak pasatzen hasi da bizi-bizi, garai hartan jasotako inprimakiren baten bila eta laster dantzaleku bateko sarrera txiki bat aurkitu du. Atzean, bere letraz idatzita, ohartxo bat: Isabel,telefono zenbaki bat, deitu. Ez du gogoan nor ote den, ez daki deitu zionik ere.

Egonezintxo halako batez, telefono-zenbakia markatzen hasi da.

Anjel Lertxundi

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude