Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Egingo nuen (Iragan-geroa aditzaldia) -> Izenak adierazten duenez, iraganari buruzko aditz-forma da beti. Erabilera-modu hauek ditu:
Zuk agian ezagutuko zenuen nire anaia, ezta? (= Zuk agian ezagutu zenuen nire anaia, ezta?).
Jostailu bat eman behar izan genion haurrari, isilduko bazen. Nekazaritzako ekoizpenak gora egingo bazuen, lurra ongarritu beharra zegoen.
Beharbada berriro saiatu behar(ko) genuen [baina ez ginen berriro saiatu]. Oso gustura geratuko nintzen berarekin, baina ezin izan nuen. • Baldintzazko ezinezko ondorioa adierazteko (baldintzazko ondorio irreala, alegia). Bi moldeak daude ondo: Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen / etorriko zatekeen. Abisatu (izan) balidate joango nintzen/nintzatekeen bilerara. Testuinguru horretan, parekoak dira honako guztiok: zuen/zukeen, genizun/genizukeen, ginen/ginatekeen, etab. -> Ez da zuzena gertakari hipotetikoak baina gerta litezkeenak aipatzeko. *Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara). *Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke). *Gonbidatuko banindute gustura joango nintzen bilerara (> Gonbidatuko banindute, gustura joango nintzateke bilerara). |
Poesia
Aleksandr Pushkin poeta errusiarraren “Maite zintudan” poema (1829) euskaraz eta errusieraz. #errusia #literatura #pushkin
Maite zintudan: maitasuna oraindik, agian,
ez da guztiz itzali nire ariman.
Baina etzaitzala harek inoiz artegatu;
ez zaitut inola ere tristatu nahi.
Maite zintudan isilpean, esperantza barik,
herabetasunak eta zeloak jota;
hain zintudan maite zinez eta eztiro
nola ere opa baitizut beste norbaitek maita zaitzala.
Я вас любил: любовь ещё, быть может,
В душе моей угасла не совсем;
Но пусть она вас больше не тревожит;
Я не хочу печалить вас ничем.
Я вас любил безмолвно, безнадежно,
То робостью, то ревностью томим;
Я вас любил так искренно, так нежно,
Как дай вам Бог любимой быть другим.
Gure saileko lankide Aitor Antuñanok itzulia