20221122-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izen berezien deklinabidea / Maialen Sobrino / Euskaraldia


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Inoiz ez aski euskalduna

Aliziak esan zidan: “Konplexu pila bat! Euskaldunekin eta erdaldunekin. Euskaldunen artean askotan izan ditut konplexuak. Kakotxen artean esango dut euskaldun berria naizela (ez dakit zer den euskaldun berria izatea), baina tokatu zait euskaldun zaharrekin edo euskaraz kontrolatzen duen jende pila batekin aritzea eta hor agertu da nire konplexua: Euskal Herriko ertzeetakoa eta euskaldun berria naizelako. Nik ez daukat beste batzuk daukaten hiztegia, maila, doinua, hala ere badakit meritua badudala, baina batzuetan sentitzen ditut halako konplexu edo lotsak. Lan arloan tokatu zait ordezkari lanetan aritzea eta bileretara joatea Euskal Herriko ordezkari askorekin, mahai-inguruetan eta halakoetan ibiltzea… Hor bai sentitu naizela pixka bat lotsatuta. Pentsatzen nuen: begira besteek nola hitz egiten duten, nola kontrolatzen duten! Eta niri hasieran asko kostatzen zitzaidan hitz egitea besteen aurrean. Asko da euskara mailagatik edo hori zen nik uste nuena.” Nekagarria da publikoki euskaraz edozer egiten den bakoitzean iruzkin filologikoak jasotzea. Nekagarria, gutxienez. Izan ere, euskara akatsez garbitzeko ejertzitoa ari da gerra irabazten, bai, baina lepotik ordainduko dugu, solasten ez den euskaran nekez aurkituko baitute akatsik. Gainera, ez da izanen zuzentasunari gehiegi erreparatzen diogula, preseski, bertze nonbait ditugun gabeziak ezkutatzeko?

Bide berberetik aritu zitzaidan Leire: “Nik ere konplexua izan dut euskalkietan hitz egiten dutenen aurrean hitz egiterakoan. Izan dut eta badut. Askotan euren burua ni baino euskaldunagotzat izatearen jarrera “ezkutua” dutelako edota nik hori nolabait barneratuta dudalako.” Euskalkirik gabeko euskaldunentzat beti da EGA azterketaren eguna: beti dute aztertzaile autoizendaturen bat zain, belarri-hiper-prest, ergatibo bakar bat gaizki erabili eta –OUT! tenisean bezala–, ipso facto erauziko diena Euskalduntasunaren Gaitasun Agiria. Penaz, baina halabeharrez, euskaragatik. Aldiz, euskalkiduna bazara esazu “bertze” bat eta, Jauna, ni ez naiz inor zure euskalduntasunean sartzeko. Akats jatorrak barkagarriak dira(…)

Maialen Sobrino Lopez. Argia

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude