Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Kalko lexiko-semantikoak (III) -> jokatu/jolastu (➛ joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu) *Realak gaur jolasten du. Realak gaur jokatzen du. *Partida ona jolastu du Altuna III.ak. Partida ona jokatu du Altuna III.ak. -> *nekazal turismo (➛ *nekazal-; ➛ -al hitz-bukaerakoa) *nekazal produktu nekazaritza(-)produktu *unibertsital esparru unibertsitate(-)esparru -> noski (➛ noski / jakina, horixe) *Noski baietz! *Noski ezetz! Bai, noski! Horixe baietz/ezetz! *Noski etorriko dela! Jakina/horixe etorriko dela! –> ospatu (➛ ospatu) bilera, partida, hileta…ospatu bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan -> *pena merezi (➛ merezi izan) *Ez du pena merezi hori egitea Ez du merezi hori egitea -> udal/udaletxe (➛ udal ≠ udaletxe ≠ udalerri) *Udaletxeak erabaki bat hartu du Udalak erabaki bat hartu du -> zentzu ≠ norabide (➛zentzu; ➛ *norantza > noranzko / norabide) *zentzu bakarreko errepidea noranzko bakarreko errepidea |
Pasartea
Bakardadearen pandemia
Bakardadeak osasuna kaltetzen du. Liburu edo pelikularen bateko izenburua izan liteke, baina errealitate gordina da. Izan ere, inor ez da irla oso bat bere horretan hiperkonektibitate eta sare sozialen garaian; hiru pertsonatatik bat bakarrik sentitzen da. Zerk huts egiten du?
(…) Ingalaterran 9 milioi pertsona baino gehiago bakarrik sentitzen dira eta 200.000 pertsonek aitortzen dute inorekin ez hitz egin izana urte osoan. Datu hauei buelta emateko helburuz Theresa May lehen ministro ohiak Bakardadearen Ministerio moduko bat sortu zuen.
Mundua harrituta geratu zen Theresa May-k, kultura ministerioaren barruan, bakardadearen ministerioa sortu zuenean. Txantxak berehalakoak izan ziren, baina benetan da bakardadea Erresuma Batuko arazorik potoloenetako bat. 9 milioi pertsona baino gehiago beti edo askotan bakarrik sentitzen dira Britainia Handian.
Japonian, gobernuak ezagutzera eman dituen datuen arabera delituen %25 60 urtetik gorako pertsonek burutu ohi dituzte eta atxilotutako adinekoen %75 aitortzen dute ez dutela familiarekin harremanik edo ez dutela inor laguntzeko. Horregatik, beraientzat kartzelara joatea salbazio moduko bat da (…)
Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei
Ilustrazioak: Jon Krause
Artea
https://www.pinterest.fr/pin/311029918011457046/
Hiru gol sartu zizkion Kylan Mbappék minetan dabilen Barçari. Hiru gol eder. Ikusgarriak hirurak. Zoragarriak. Futbol zaleok gogoko ditugun ezinezko horietakoak.
Kamerungoa du aita aurrelariak. Etorkina, futbolaria, entrenatzailea. Aljeriakoa berriz ama, eskubaloian polit ibilitakoa. Frantzian zirela gurasoek adoptatutako anaia ere futbolean dabil.
Hiru gol eder eta Pariseko paretetan, berriz, pintada esanguratsua, grafiti biribila: Liberté, egalité… Mbappé!
Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila