Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Komaren garrantzia
Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?
Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
- Zer moduz Mikel?
- Zer moduz, Mikel?
1-Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.
2- Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.
3- Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
b) Zer moduz, Mikel?
Erantzun zuzenak: 1b, 2a, 3b
Horregatik guztiagatik, ez dira zuzenak gutun, mezu edota ohar batzuen hasieretan irakurtzen ditugun “*Kaixo Uxue:” eta tankerakoak.
“Kaixo, Uxue:” erabili behar dugu.
Behin, komen inguruan gogoeta eragiteko eta, bidenabar, irribarre txiki bat sorrarazteko, ondoko izenburua zuen mezu bat heldu zen nire postontzira: Koma batek zenbait haurren bizitza salba dezake. Hauek ziren esaldiak:
- Haurrak jatera etor zaitezte!
- Haurrak, jatera etor zaitezte!
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2013/06/07/zer-moduz-mikel-zer-moduz-mikel/