20220705 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Konparazioak / Berdintasuna jaietan, Susatu.eus/ Zea Mays&Rozalen

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

KONPARAZIOAK

Konparazioetan egiten ditugun ohiko akatsak ikusiko ditugu:

-> Izen neurgaitzekin –KO atzizkia ez erabiltzea

Nik zuk  beste_ gogoa daukat.      Nik zuk besteKO gogoa daukat.

Gaur atzo beste_ hotz egiten du.  Gaur atzo besteKO hotza egiten du

Nahi beste_ zarata atera.              Nahi besteKO zarata atera.

Guk zuk adina_ interes dugu.        Guk zuk adinaKO interesa dugu.

Ez dago behar adina_ lekurik.        Ez dago behar adinaKO lekurik.

-> -n menperagailuari –a mugatzailea eranstea

Neska hori dirudieNA baino indartsuagoa da.

Neska hori dirudieN baino indartsuagoa da.

Ez pentsa, ez da zuk uste duzuNA bezain erraza.

Ez pentsa, ez da zuk uste duzuN bezain erraza.

-> Baino ≠  baino gehiago/areago 

Lagundu baino, kalte egiten du.

Lagundu baino gehiago…  Lagundu beharrean / (barik) / ordez…). 

-> Batek baino gehiagok

Bi konparagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da lege orokorrena: 

bat baino gehiagobatek baino gehiagokbati baino gehiagori

 (→ baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori…)

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude