20220705 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Konparazioak / Berdintasuna jaietan, Susatu.eus/ Zea Mays&Rozalen


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Berdintasuna jaietan:

Alarde matxisten iraupenetik, gizonezkoen desagertzeraino.

Intriga pixkat zegoen nola hartuko zuen Irungo Udalak gaur San Martzialeko alarde parekidea, baina ohi bezala izan da: alkateak harrera egin dio alarde matxistari, eta muzin parekideari (Arantxa Iraola Berriako kazetariaren kontakizunean ikusia).

Kontraste gero eta handiagoa egiten dute Bidasoako alarde matxistek, beste herri batzuetan gertatzen ari denarekin. Atzo, adibidez, emakumezko batek dantzatu zuen lehen aldiz Lekeitioko San Pedro eguneko Kaxarranka.

Hala ere, beste joera kezkagarri bat ere nabaritu dute batzuek; emakumezkoek espazioa hartzearekin batera, ekitaldi batzuen feminizazioa eta, ondorioz edo, gizonezkoen desertzioa eta desagerpena.

(…) Dantzan.euseko arduradun Oier Araolazak iruzkin gehigarri interesgarri batzuekin kontestua eman dio aurrerapen hauei, argi-ilunak ikusten baitira berdintasunerako bidean. “Poz handia batetik. Gero eta kezka handiagoa bestetik. Protagonismoa partekatu behar dutenetik gizonezkoak desagertzen hasi dira dantzatik.” Aldaketa azkar gertatzen ari dela dio Araolazak:

“Ardura handiz jarraitzen ari garen gertaera da. Mutilek soilik egiten zuten dantza, emakumeak hasi eta 2-3 urtera gizonezkoak ia desagertu” (…)

Sustatu.eus

Dantzan.eus

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude