Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
BESTE KONTU BATZUK LEXIKOAZ (II) -> Ez egin alferrikako bikirik: *Diru-laguntza jasotzeko, baldintzak eta betebeharrak egiaztatu egin behar dira. Diru-laguntza jasotzeko, baldintza guztiak egiaztatu egin behar dira. -> Kakofoniak: Kakofonia hizki edo silabak errepikatzeak eragiten duen zarata da. Txartzat hartzen da, baina batzuetan ez dago beste erremediorik: esate baterako, hiru –ko (jarraian) segidan jarri beharra badaukagu, jarri eta kito: IVAPeko Bilboko ordezkaritzako bulegietan hasi da lanean. -> Latinismoak: Ez da komeni gure testuetan latinismoak erabiltzea, irakurle gehienek ez baitakite zehatz-mehatz zer esan nahi duten. Hala ere, zenbait erregistrotan normala da latinezko esamoldeez baliatzea, adibidez, hizkera juridikoan. Beraz, erabili behar direnean erabili, baina ondo: a) Beste hizkuntza bateko hitzak direnez, letra etzanez idatzi: Batzorde iraunkorrak batzarra sine die atzeratzea erabaki du. b) Akatsik gabe: *Status quo statu quo *motu propio motu proprio *in media res in medias res c) Ez birdeklinatu: Latinez hitzak deklinatu egiten dira. Lokuzioak hartzean, esanahi ez ezik, deklinazioa ere hartzen dugu; eta ez diegu euskaraz beste kasu bat jarri behar. *Horrela jarraituz gero, eskabideen zerrenda ad infinitum-eraino luza dezakegu. Horrela jarraituz gero, eskabideen zerrenda ad infinitum luza dezakegu. *Horrek stricto sensu-an honako hau esan nahi du:… Horrek stricto sensu honako hau esan nahi du:… |
Elkarrizketa
(…) Eta ETB1-ETB2 eztabaidaz, zer esango zenuke? Nire ustez euskarak ETB2n askoz presentzia handiagoa eduki behar luke. Euskarak behar du ETB2. Nire esku balego, eta orain zuzendari berria etorri zaigu, ETB1erako saio landuagoak egingo nituzke, bitarteko gehiago bideratuz: dirua, jendea, irudimena… Eta ondoren, saio horietako batzuk gaztelaniazko azpitituluekin ETB2 bitartez ere etxeratu. Diruak serie onak egiten dituela jakina da, zergatik ez ditugu serie osatuagoak egiten ETB1en, eta gero ETB2n eskaini azpitituluekin, prime time ordutegian? Edo ETB2ra bideratzen den adina baliabide bideratu euskarazko serieak egiteko? Zergatik ez “Hondar Ahoak” edo “Altsasu” ETB2n eskaini azpitituluekin? Bestelakoan ETB2k audientzia kopuruetan irentsi egingo du ETB1. Zenbat euskaldunek ikusten dute ETB2ko “Teleberria”? Eta ez dut uste “Gaur egun” informatiboa baino hobea denik. Kopuruak ikusita, garbi dago hainbat euskaldunek gaztelaniazko informatiboa ikusten dutela. Zerbait egin beharra dago, eta euskarak behar du ETB2ren ispilu, leiho hori. Apustua egin behar dute, eta ikusiko da, egiten duten ala ez, orain arte ez baita egin. Erreakzio bat behar da, aldaketa, bestelakoan ETB1ek etorkizun beltza duelako. ETB1en konpetentzia handienetakoa ETB2 bada, euskarari emango diogu lehentasuna, edo ez? Bestalde, ETB2 ezabatzea eskatzen dute zenbaitek, baina hori utopia da, muturreko iritzia, eta gauzatu ezina.
|
Musika
Dientes de Luna – Marea feat. Francis Doctor Deseo
Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila