20220117-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Loturik ala bereizita / Jose Mari Pastor / Olaia Inziarte


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Kulturak eta labankadak

(…) Ohiturei buruzko eztabaida ere ez da samurra. Bi adibide, muturrekoak eta benetakoak: bilbotar bat kexatu egin da bizilagun kolonbiarrak espezia asko erabiltzen dituelako sukaldean. «Kiratsa» hedatzen omen du. Beste alde batetik, ablazioa ohikoa den sorterrira oporretan doazen herritarrak kontrolatzen dituzte Katalunian, neskatoei halakorik egin ez diezaieten. Lehen kasuak arrazismo susmo argiak eragiten ditu; bigarrena giza eskubideei lotua da. Guraso batek alaba mutilatu dezake kultura edo ohiturak argudiatuta?

Kultura aipatu du Josu Erkorekak, labanaz egindako erasoak direla eta. Polizia arazoa ez ezik, kulturala ere badela gehitu du. Erkoreka zuhur mintzatu da, eta eskertzekoa da. Ez da sua pizten ibili behar. Lerro artean irakurtzen dakienak aise suposatuko du Erkoreka zertaz ari den «kulturala» dioenean. Ez du ulertuko Errezilgo herritarrek betidanik izan dutela parranda egitera labana poltsikoan (edo agerian) dutela irteteko kultura. Beste leku bateko pertsonak izango ditu gogoan herritar horrek. Horixe izango da haren pertzepzioa. Bere horretan azaltzea komeni da? Sustraiak berton dituzten herritar batzuek labanaz erasotzen dutela esateak ez die ondorio txarrik eragingo multzo horretako lagunei. Atzerritar batzuek labana erabiltzen dutela adierazteak, aldiz, jatorria kanpoan duten pertsonak estigmatizatzea ekar dezake. Joera hori dutenak «oso-oso gutxi» direla azaldu arren.

Beste alde batetik, pertzepzio hori agertzeak arrazista bihurtzen zaitu per se? (…)


Jose Mari Pastor. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude