Euskara hobetzen
Maskulinitatea
Maskulinitea nola eraikitzen den
Maskulinitateak hainbat ezaugarri maskulino nabarmentzen ditu, kulturan honela islatzen direnak: gizona gizon egiten duena ugaltze ahalmena da, edo ar dominatzailea izatea. Kultura batean gizonekin lotzen diren jokabide eta ezaugarriei egiten die erreferentzia. Definizioa eta ugaltze sistemaren araberako sexu ikuspegia bereiztea komeni da, maskulinitateak ezaugarri kulturalak eta biologikoak uztartzen dituelako.
Janet Saltzman Chafetz-ek (1974) zazpi maskulinitate eremu zehaztu zituen kultura orokorraren barruan:
1. Fisikoa: Maskulinoa, gihartsua, kementsua eta ausarta da. Itxurak edo zahartzeak ez diote kezkarik eragiten.
2. Funtzionala: Bera arduratzen da familia elikatzeko lan egiteaz.
3. Sexuala: Sexualki aktiboa da, eskarmentuduna. Ona da ezkongabea izatea.
4. Emozionala: Ez du emoziorik adierazten; estoikoa da eta ez du negarrik egiten.
5. Intelektuala: Logikoa, intelektuala, praktikoa, arrazionala eta objektiboa da.
6. Interpertsonala: Liderra da, dominatzailea, diziplinatua, burujabea, askea eta indibidualista da.
7. Beste ezaugarri pertsonal batzuk: Arrakasta lortzera bideratuta dago, handinahia da, harroa, berekoia, balio moralak ditu, fidagarria da, segurua, lehiakorra, inhibitua eta abenturazalea (…)