20220920 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Merkatal / Santi Leoné / Marrakatue

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

*MERKATAL*MERKATAL ZENTROA

*merkatal*merkatal zentroa

Desegokia da *merkatal hitza erdarazko comercial, mercantil (es) eta commercial (fr) adjektibo erreferentzialek adierazten dutena adierazteko. Aukera egokiak bi dira: merkataritza izena, elkarketan, eta komertzial adjektiboa.

Merkataritza- aukera finkatua da honelakoetan: merkataritza-zentro, merkataritza-gune ( -gune/-une)merkataritza-ganbera, merkataritza-zuzenbide… Baztertzekoak, beraz, *merkatal zentro, *merkatalgune, *merkatal ganbera, *merkatal zuzenbide

Komertzial adjektiboa ere egokia da behar denerako. Euskaltzaindiaren Hiztegian, adibide hauetan ageri da: irizpide komertzial, iragarki komertzial, film komertzial… Horietako batzuetan merkataritza- ere aukeran egon liteke (merkataritza-irizpide…), baina denetan ez (film komertzial bat, adibidez, ez da merkataritza-filma).

Merkatalgo izena (‘merkataritza’) jasoa dago Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina bigarren mailakoa da merkataritza hitzaren aldean. [25. arauaEH] ( adjektibo erreferentziala -al hitz-bukaerakoa)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude