Irailak 12

Bost minutuko ikastaroa: mus / Anjel Lertxundi / Ahotsak


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Larramendik bere Coreografía de Guipúzcoa liburuan dioenez mus euskal hitz bat da. 

«Es juego muy divertido, por lo que se engañan, por lo que se habla, y por las muecas y señas que se hacen con los ojos y modos de mirarse, y, sobre todo, con los labios y hociquillo que sacan; y es de donde se llamó mus este juego». 

Azkuek, Shuchardtek eta Urkijok, ordea, mailegutzat zeukaten mus hitza, nahiz Espainiako Akademiak euskalduntzat daukan, frantsesaren bidetik, munduko karta jokurik hedatuenetarikoa izendatzen duen hitza. María Molinerren hiztegiak ere Larramendiren eta Espainiako Akademiaren iritziak bateratzen ditu: «Del vasco mux, y este del francés mouche mosca y también mus». 

Garbi dago, bestalde, zein den hordago hitzaren esannahia. Enbido, berriz, latinezko invitaretik dator, apustuan parte hartzera gonbidatzen baita aurkaria.

Esamolde eta esaera bat baino gehiago etorri zaigu euskaldunoi musalditik:

Hogeita hamaika zaukak horrek eskutik.

Enbidoka bizi nahiago, hordagoka hil baino.

Txikira (edo handira) jokatu zalea duk hori.

Jokurik gabe nagok. 

Anjel Lertxundi

Mus | Deabruaren eskola

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude