20230516-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: nor, nortzuk / zer, zertzuk / Bernardo Atxaga / Spotify euskaraz

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

NOR/NORTZUK, ZER/ZERTZUK, ZEIN/ZEINTZUK

“Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten.

Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, eta modu horretan -forma markatu gisa esan nahi da- aurkezten, bai eta onesten ere.

Edonola ere, forma hauen deklinabideko paradigmak hauek dira:

nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a.”

Araua irakurrita, hobeto ulertuko dugu era honetara:

Nor, zein eta zer singularrerako zein pluralerako erabil daitezke, eta lehentasuna emango diegu.

Nortzuk, zeintzuk eta zertzuk (pluralgileak) ere erabil ditzakegu.

Saiatuko gara argitzen adibide batzuen bitartez:

NORTZUK etorriko dira gaur? Hobeto dago: NOR etorriko dira gaur?

Gaizki: NORTZU etorri dira gaur

NORTZUEK egin dute hau? Hobeto dago: NORK egin dute hau?

ZEINTZUK dira gureak? Hobeto dago: ZEIN dira gureak?

ZEINTZUENTZAT erosi dituzu praka horiek? Hobeto dago: ZEINENTZAT erosi dituzu praka horiek?

Berdin-berdin erabil dezakegu:

ZEIN etorri dira?

ZEINTZUK etorri dira?

…baina hobeto dago lehenengoa: ZEIN etorri dira?

Gaizki dago: ZEINTZU etorri dira

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude