Azaroak 14-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Noiz ‘norekin’ eta noiz ‘norekiko’

  • Gehienetan, izen bati itsatsirik joaten da –ekiko, baina badira salbuespen banaka batzuk:

Neurekiko (zeurekiko…) = neure artean (zeure artean…)

Zurekikoak kitatu ditut = zurekin nituen zorrak

  • Dena dela, honelakoetan ez da egokia –ekiko erabiltzea, astundu egiten baitu:

Elkartearekiko duen etsaigoa (ez da egokia)

Euskal presoekiko duen jarrera (ez da egokia)

  • Zilegi da, jakina, aditzik gabe izenari lotzea elkartearekiko eta presoekiko, baina kontuan izan oso estilo trinkoa sortzen dela:

Elkartearekiko etsaigoa.

Euskal presoekiko jarrera.

  • Hobe izaten da beste joskera bat bilatzea. Esaterako, batez ere -engana eta -enganako erabili izan dira begirune, errespetu, estimu, maitasun, konfiantza eta gisa bereko hitzekin:

Elkarteari dion etsaigoa.

Euskal presoekin duen jarrera.

Garitanok adierazi zuen ez duela samindurarik gordetzen Athleticekiko.

Garitanok adierazi zuen ez dagoela saminduta Athleticekin.
 

Gobernua uzteko izan zituzten arrazoiekiko koherenteak izango dira.

Gobernua uzteko izan zituzten arrazoiekin koherenteak izango dira.
 

Errubloa asko jaitsi da euroarekiko eta dolarrarekiko.

Errubloa asko jaitsi da euroaren eta dolarraren aldean.
 

Errespetu handia sentitzen du harekiko.

Errespetu handia sentitzen du harengana.

Errespetu handia sentitzen du haren aldera.

Errespetu handia dio hari.

Asko errespetatzen du.

https://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=-enganako&d=liburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude