Azaroak 14-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Podcasta

Langileen atsedenaz-bmi-mintzanet

Langileen atsedenaz

Ezaguna da “Lunch Atop a Skyscraper” izeneko argazkia. 1932ko irailean atera zuten, Rockefeller plazako eraikin luzeena altxatzen ari zirenean. Altzairuzko langa baten gainean, zeruan zintzilik ia, hamaiketakoa egiten ari dira langileak. Garai hartan, argazkiak ez ziren sinatzen, eta ez dakigu zein den egilea. Badakigun gauza bakarra da Corbis agentziakoa zela. Esaten da hor eserita agertzen den langileetako bat euskalduna zela, Balmasedakoa hain zuzen, euskaldunak nonahi aurki baitaitezke munduan.

Momentuak jasotzen dituzte argazkiak, esanahi handiko lipar bat. New Yorkek halako egoera anitz eskaintzen dizkizu, era guztietako momentu esanguratsuak. Aurreko astean gertatu zitzaidan. Kaletik oinez nindoala, astegun buru zurian, Columbus etorbidea eta 104. kaleko futbol zelai txikitik zalaparta entzun nuen. Burdinazko hesiaren artetik, jendetza ikusi nuen. Futbolean ari ziren elkarren aurka bi hamaikako eta ikusleak ere andana.

Futbol zelaiaren sarreran, ehundaka bizikleta zeuden, botata. Bizikleta elektrikoak, banatzaileek janaria banatzeko erabili ohi dituzten horietakoak. Bizikletariak elkarren aurka ari ziren partida jokatzen, astegun goiza profitatuz. Askotan ikusten ditut banatzaileak. Jatetxe kanpoaldean, zain, euritan ere bai, etxeetara banatu behar duten agindua hartzeko esperoan, edo gaua bukatzen denean, zerbeza lata bat edaten espaloian, denak batera. Baina futbol partidarena berria zen. Bizipoza transmititzen zuten, elkarrekin jolasean, barrez, berbetan gaztelaniaz, migrari etorri berriak. Bizikletak ere, bata bestearen gainean zeuden, haiek ere jolasean baleude bezala, elkarri besotik helduta, bilin-bolan. Bake une bat, egunerokotasunaren infernuan.

Kirmen Uribe. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude