Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
BILBO(ren?) ONDOAN (aurrean, atzean, gainean …)
|
Elkarrizketa
“Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek”
Gizarte erabat prekarizatu honetan ez da gehitxo eskatzea kaletar arruntari bere denbora apur hori ere pasa dezan artea kontenplatzen?
Ez daukazu inor derrigortzerik, jakina. Baina exijitzen diogu herritar arruntari, batik bat gizonezkoari, oso gaztetatik hasi eta hil arte, dedikatzeko bere denboraren zati handi bat futbola ikustera, futbolari buruzko gauzak entzutera, futbolarien lesioak ezagutzera… Nik ez dakit zer eskatu diezaiokegun kaletar norbanakoari, baina hor operazio oso bat dago, banalizatzearena. Lehen aipatu dugu hierarkizatzea. Hori oso ondo egiten dute albistegiek, horiek bai hierarkizatzen dute, lasai eta lotsagabe, eta ematen du berezkoa dela, gauzen ordena naturala. Eta hori da kontua: gauzen ordena naturalari buruz galderak egiteko balio baitu arteak. Benetan inportako balitzaigu gure gizartea nolakoa den, eta nolakoa izan behar duen, bada ematen zaiona baino dezentez inportantzia handiagoa eman beharko litzaiokeela arteari, eta sormenari oro har. Batez ere ikuspegi kritiko batetik jakitea irudiak nola sortzen diren, nola egiten diren, zer esan nahi duen marko batek, konposizio batek… Askotan oso gauza sinplea ematen dutenak, baina…
Baina…
Baina, Haizea Barcenillari behin baino gehigotan entzun diodan moduan, hezkuntzan ez dago inon irudiak dekodifikatzen erakusteko plangintzarik. Esaterako, hainbat inkestak aipatzen du 12 eta 14 urteko gaztetxoek ez dutela irudi sexistarik identifikazten hainbat iragarkitan; horrek adierazten du nola naturalizatzen diren gauzak, ia ikusezin bilakatu arte. Hori larria da, irakurketarekin gertatzen den bezala, ulermen gaitasuna ahultzen ari delako.
Xabier Gantzarain
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2620/xabier-gantzarain