Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Oraindik / artean
Ezin da eman arau zorrotzik, euskaldun askorentzat sinonimoak baitira bi adizlagunok.
Aukera biak dituzten hizkeretan, oraindik eta artean bereizi egiten dira, eta, orduan, artean erabiltzen da iragan denaz aritzeko.
Diruaren kontuak egin barik nengoen, artean ez baininduen urrearen promesak kezkatzen.
Lan hori egin zuen, artean alkate zela.
Abrahamek artean ez zuen seme-alabarik.
Sarritan nahasten ditugu bi adizlagun hauek erdararen eraginez. Aukera biak dituzten hizkeretan, horrela jokatuko dugu.
ARTEAN erreferentzi unea iraganekoa denean erabiliko dugu.
ORAINDIK orain hitzetik dator, eta, beraz, orain gertatzen ari diren egoeretan erabiliko dugu.
Hamarrak ziren eta ARTEAN eguzkia zegoen.
Hamarrak ziren eta ORAINDIK eguzkia zegoen.
Hamarrak dira eta ORAINDIK eguzkia dago.
Hamarrak dira eta ARTEAN eguzkia dago.
Herenegun, ARTEAN lanak egin gabe zeuden.
Herenegun, ORAINDIK lanak egin gabe zeuden.
Gaur, ORAINDIK lanak hasi gabe daude.
Gaur, ARTEAN lanak hasi gabe daude.
Erreferentzi unea etorkizunekoa denean, ARTEAN ere erabil daiteke:
Bihar goizean, ARTEAN hemen izango gara.