Azaroak 7-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Plural hurbila / Enrique Anderson Imbert / Euskaraz lan egiteko tresnak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Plural hurbila lantzeko aukera aparta eskaintzen duen pankarta

“DeabruOK mugitzen dugu mundua” dio hasierako pankartak.

I/ Euskaraz (zenbat eta mendebalderago, sarriago –dirudienez–), nolabait esanda hurbiltasuna adierazteko erabiltzen da plural hurbila     (–OK):

  • Lehen pertsona (ni / gu) tarteko denean:

“DeabruOK mugitzen dugu mundua” dio hasierako pankartak.

  • Bigarren pertsona (hi / zu / zuek) tarteko denean:

«Ekitaldian parte hartu duzuenON lana eta presentzia izan dadila beste askorentzat eredu eta gonbita».

  • Baina, bi kasu horietatik aparte, baita erreferentea hurbila denean ere, denboran zein espazioan:

EAEn atzerritar gehiegi dagoela pentsatzen dutenen kopurua bikoiztu egin da azken lau urteOTAN

EAEko hiru herrialdeOTATIK Europara lan bila joan diren gazteen kopuruak ehuneko 65 egin du gora aurten.

  • Edo erreferentea testuan bertan hurbil dagoenean (“aipatu ditugun horiek” edo “aipatuko ditugun honako hauek” esanez bezala):

Edozein zela ere Unibertsitate Legearen testua, ezezko botoa emango zutela agertu zuten hasieratik bi alderdiOK [Lehenago aipatu dira alderdiak; anafora da]

Literaturan topatu dut nik freskura; irakurtzea deliberatu nuen honako liburuOTAN: Alejandro Zambraren Bonsai narrazioan, Patxi Salaberriren No (Poema akrilikoak) izenekoan, Leire Bilbaoren Ezkatak poemarioan eta Peru Magdalenaren Lile harrigarrian. [Geroago aipatzen dira liburuak; katafora da]

2/ Bizkaieraren eremuko zenbait hizkeratan, singularrean ere erabiltzen dute artikulu hurbila, NON kasuan: aspaldion, aurton, berton

 Irale

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude