Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Plural okerrak
Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat: “gogoak ditut zurekin afaltzera joateko”.
Bistan da gaztelaniaren “tengo ganas” delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da “zurekin afaltzera joateko gogoa dut” edo “zurekin afaltzera joateko gogoz nabil” esatea.
Ikus ditzagun beste adibide batzuk: “baditugu hori lortzeko itxaropenak”…
Gauza bera esan behar; aski da “badugu hori lortzeko itxaropena” esatea.
“Baditugu hori lortzeko asmoak”…
Ez, “badugu hori lortzeko asmoa”.
Azken adibidea: “zeruak estalita egon ziren atzo”…
“Zerua estalita egon zen atzo”.
“Zurekin afaltzera joateko gogoa dut”
“Gogoak ditut zurekin afaltzera joateko”