20221129-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Puntu eta koma / Joxerra Garzia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

PUNTU ETA KOMA

– Komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du.

 Ideien unitate logiko bereko bi klausula independenteren artean jartzen da.

80-82 urte bitarte hartan gertatu zen; Armendarizek sailaren ardura zuen garaia zen hura.

 Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi klausulen artean.

Mondragon Unibertsitatean emakumezkoak 2.191 dira; gizonezkoak, berriz, 3.134

– Komaz mugatutako parteen barruan beste komaren bat sartzean.

Bileran izan ziren, besteak beste, Rosa Idiakez, Enpresa Zientzietakoa; Mikel Urteaga, Ingeniaritza Eskolakoa; eta Izaskun Gonzalez, Filosofia Fakultatekoa

EHU, AZPIDAZKI

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude