Irailak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ‘-rekin’, ‘-dun’ / Luistxo Fernandez / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Nola esan: “gauza bat da tapaREKIN” ala “gauza bat da tapaDUNA”?

– Erantzun zuzena, zalantzarik gabe, “tapaduna” da. Izan ere, “-dun” atzizkiak zerbaiten jabe izatea edo zerbait edukitzea adierazten du. Adibidez: “bizarduna” , bizarra duenari esango diogu eta “euskalduna” euskara duenari. Zer gertatzen da? Bada, gaztelaniaren eraginez, sarritan, “zerekin” deklinabide-atzizkia erabiltzen dutela batzuek.

– Alegia, gaztelaniaz “es una cosa con tapa” denez gero, euskaraz “gauza bat taparekin” esaten dutela…

– Horixe bera! Eta hor, garbi dago kalko okerra egiten dutela, euskaraz “-dun” atzizkia erabili beharko litzateke eta. Beraz, “gauza bat tapaduna”.

– Beste horrenbeste esan behar “orri bat graparekin” badiogu. Nola esan hori?

– “Orri bat grapaduna”.

– “Pieza bat gomarekin”…

– Ez. “Pieza bat gomaduna”.

– Eta, azkenik, esango al genuke “leiho bat kristalarekin”?

– Bada, ez! “Leiho bat kristalduna”.

Zer da?

+ “Gauza bat tapaduna”

 – “Gauza bat taparekin”

HABE ikasbil

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude