Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Sexua eta generoa. Berria egunakariaren estilo liburua. -> Genero. Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Ez nahasi sexuarekin. Jaio bezain pronto, genero femeninoa inposatzen hasten zaizkie emakumeei, eta maskulinoa gizonei. -> Sexu. Biologikoa. Ez nahasi generoarekin. Generoa eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei* Sexua eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei. -> Heteroarau, heteronormatibitate, heteronormatibo. Heterosexualitatea bizimodu egoki bakartzat jotzen duen sistema; hari dagokiona. -> Heteropatriarkatu (hetero-patriarkatu*). Gizonak nagusi diren eta heterosexualitatea inposatzen den sistema soziopolitikoa. – > Heterosexismo, heterosexista. Heterosexualitatearen nagusitasuna defendatzen duen sistema; haren aldekoa. -> Homofobia. Homosexualen kontrako fobia. -> Homoparental. Familiei buruz mintzatuz, gay edo lesbiana bikoteek beren seme-alabekin osaturikoak. -> Armairutik atera (coming out*). Nork bere homosexualitatea agertu. -> Bifobia. Bisexualen kontrako fobia. -> LGTBfobia. Lesbiana, gay, trans eta bisexualen kontrako fobia. -> LGTBIfobia. Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen kontrako fobia. -> Sex symbol. Sinbolo sexuala. -> Sexting. Gailu elektroniko baten bidez mezu, irudi edo bideo sexualak bidali, jaso edo zabaltzea. -> [sigla] AMPGYL. /ampgil/ Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Gurasoen Elkartea. -> [sigla] LGTB. /ele-ge-te-be/ lesbiana, gay, transexual eta bisexualak. |
-> [sigla] LGTBI. /ele-ge-te-be-i/ lesbiana, gay, transexual, bisexualak eta intersexualak.
Pasartea
Zer moduz moldatzen zara frantsesarekin? Ari zara aurreratzen? Nik baietz, beti. Eta egia da, e. Klasean zoragarri moldatzen naiz: egiten ditut nire ahozko txukun-txukunak, azterketak ere elegante. Gainerako atzerritar ez-frankofonoekin komunikatzeko orduan ere erraminta bikaina da, zubi bakarra azken finean. Hori bai, hasten direnean frantsesak haien artean hizketan… komeriak. Azkar deskonektatzen dut; ez dut ulertzen, eta kitto. Baina noski, niri ere frantsesez zuzentzen zaizkit; nola bestela? Inozoa dirudit; maitasunaren hizkuntza izango da, baina edozein elkarrizketa informaletan, desenkanto totala eragiteko baino ez dit balio niri frantsesak. Hogei segundo hitza bilatzeko, bost konturatzeko ez dudala ezagutzen/gogoratzen, beste bost alternatiba onargarri bat bilatzeko, eta hurrengo hogei minutuak damutzeko erabili dudan hitzaz, ahoskera ia totelari ehun buelta eman, eta berriro hasteko. Une flâneuse à Québec Oinezko bat Québec-en Maria Oses Saiz |
Aldizkinator
https://www.youtube.com/watch?v=7Tf5dRiqNCg&t=5s
Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila