20211123-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -tzerako; ‘Egia’ (Sonia Gonzalez); ‘Laga’ (Naz)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

-T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra

 Egitura desegokiak dira: 

    • -t(z)erako orduan
    • -t(z)erako garaian

Haien ordez, honako hauek erabili behar dira:

    • -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1
    • -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1

1Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan. 

    • Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
    • Forma estetikoa aztertzerako orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
    • Kostu horiek zehazterako orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
    • Animalien sailkapena egiterako garaian, genetikak agintzen du gaur egun.

Aldiz:

    • Gai horretaz mintzatzeko orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
    • Forma estetikoa aztertzeko orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
    • Kostu horiek zehazteko orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
    • Animalien sailkapena egiteko garaian, genetikak agintzen du gaur egun.

 -T(Z)ERAKOren erabilera zuzenak: 

-t(z)erakoan:

    • Beraz, estrategia martxan jartzerakoan, beste ikuspegi batzuk hartu behar dira kontuan .

-t(z)erako (mendebaldeko erabilera, jadanik gertatua dena adierazteko):

    • Dantza-saioa bukatzerako, desagertua zen Pennyren haserrea
    • Dantza-saioa bukatu zene(ra)ko, desagertua zen Pennyren haserrea…

Ehulku. EHU

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude