Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
-T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra
Egitura desegokiak dira:
- -t(z)erako orduan
- -t(z)erako garaian
Haien ordez, honako hauek erabili behar dira:
- -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan
- -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan
(1) Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.
*Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
- *Forma estetikoa aztertzerako orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
- *Kostu horiek zehazterako orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
Gai horretaz mintzatzeko orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
- Forma estetikoa aztertzeko orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
- Kostu horiek zehazteko orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
Animalien sailkapena egiteko garaian, genetikak agintzen du gaur egun.
- *Animalien sailkapena egiterako garaian, genetikak agintzen du gaur egun.
-T(Z)ERAKOren erabilera zuzenak:
-t(z)erakoan:
- Beraz, estrategia martxan jartzerakoan, beste ikuspegi batzuk hartu behar dira kontuan .
-t(z)erako (mendebaldeko erabilera, jadanik gertatua dena adierazteko):
- Dantza-saioa bukatzerako, desagertua zen Pennyren haserrea
- Dantza-saioa bukatu zene(ra)ko, desagertua zen Pennyren haserrea…