Urriak 10-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erdal hitzen deklinabidea / Jon Fosse / Nynorsk-a

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Jon Fossek irabazi du Literaturako Nobel Saria

Eta zein izango zen euskarazko titularra irabazlea lehian egon den beste hautagairen bat izan balitz? Alegia,  Margaret Atwood (Kanada), Michel Houellebecq (Frantzia) Can Xue (Txina), Liudmila Ulitskaia (Errusia) eta Haruki Murakami (Japonia)… edo besteren bat? Nola deklinatzen dira gure belarrirako arrotz diren beste kultura batzuetako izenak?

Jarraian laburturik Euskaltzaindiak zer dioen Euskara Batuaren Eskuliburuan. Bereiztu egiten da idazkera eta ahoskera.

Idazkera

Idatzizkoan, letra da oinarria, eta letra hartu behar da kontuan deklinatzeko. Alegia, euskal hitzak balira bezala hautatu behar da deklinabide-atzizkia, kontuan harturik zein den hitzaren azken letra, kontsonantea ala bokala:

(Shakespeare) Shakespeareren / Shakespeare-ren, Shakespearek /Shakespeare-k…

(Atwood) Atwooden / Atwood-en, Atwoodek / Atwwod-ek

(Ulitskaia) Ulitskaiaren / Ulitskaia-ren, Ulitskaiak / Ulitskaia-k

Marratxoarekin ala marratxorik gabe?

Erdal hitzaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko marratxoaren erabilera aukerakoa da, estilo-irizpide hutsa, eta Euskaltzaindiak arautu gabekoa, bestalde. Ezin, beraz, zorrotz erabaki kontua. Badago nolabaiteko konbentzio bat, zeinaren arabera erdal hitz “berri”aren lehen agerraldian, letra etzanez edo/eta marratxoz bereizten duten hura; gero, jadanik “ezagun”tzat harturik, letra etzana edo/eta marratxoa kenduta jarraitzen dute. Baina, esan bezala, konbentzio bat da, ez arau zorrotz bat.

Ahoskera

Euskaraz jatorrizkoan bezala idazten diren kanpoko hitzak (bai izen bereziak —lekuak, pertsonak, erakundeak, markak…—, bai arruntak), ahoskera zainduan behintzat, komeni da jatorrizkoan duten ahoskera kontuan hartuta ahoskatzea, idatziari itsu-itsuan lotu gabe.

(Shakespeare)[xekspirren], [xekspirrek]

(Atwood) Atwudek, Atwuden …

(Annie Ernaux)  Ernok, Ernoren …

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude