Urriak 10-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erdal hitzen deklinabidea / Jon Fosse / Nynorsk-a


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Baina zenbateraino da ezaguna Jon Fosse?

Joan den ostegunean Literaturako Nobel saridun berri baten izena jakin dugu: Jon Fosse. Batzuek poz handia hartu dute, baina gehienek harrituta begiratu diote elkarri: nork? Akademiak berak inkesta bat dauka bere webgunean:  Jon Fosse irakurri duzu? Buletin hau idazten ari naizen unean,    % 88k ezetz esan du.

Aukeratutako egileak sari bikaina merezi duen ala ez, agian ospetsuena, eztabaida-kontua da beti. Publiko orokorrak uste du Literaturako Nobel saria munduko idazlerik onenentzat izan behar dela. Baina hori ez da egia. Alfred Nobelek oso bestelako zerbait utzi zuen idatzita testamentuan.

Alfred Nobelek, dinamita asmatzeari esker aberastu zen kimikariak, bere azken borondateetan erabaki zuen bere ondarea senide eta gertuko batzuen artean banatu ondoren soberan geratzen zen diruak inbertsio-funts bat eratzeko balioko zuela. Funts horren interesak urtero hainbat pertsonari emango litzaizkieke, “gizateriaren mesederako” egindako ekarpena aitortzeko.

Literatur-saria “literatura arloan obrarik nabarmenena, zentzu idealista batean, ekoizten duen pertsonari” eman beharko litzaioke. Eta hori da dena. Gutxi da, baina “idealista” hitza da gakoa. Urtero, Suediako Akademiak egile bat bilatzen du, bere obra idealismoa bilatzeagatik nabarmentzen dena, zentzu filosofiko batean ideiari posizio nagusia ematen dion sistema bati erreferentzia egiten diona, izateari buruz gogoeta egiten duena, idealaren ideiatik abiatuta. (…)

Gaur egun harengandik ikasi dugun guztiagatik, badakigu, dudarik gabe, ideiei garrantzi handia ematen dien eleberrigile eta antzerkigilea dela: bere lana bizitzak zer esan nahi duen, heriotzak zer esan nahi duen, fedeak zer esan nahi duen da.

Elena Cabrera

El diario.es (Aitor Etxebarriak euskarara  ekarria)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude