Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Euskal Herriko gazteek ez dituzte bertako animalia eta landare espezieak ezagutzen. Hori izan da EHUk eta Aranzadik elkarlanean egin duten ikerketaren ondorioetako bat (…)
(…) Erresuma Batuan egindako ikerketa batean, 4-11 urteko umeei pokemonen eta bertako espezieen hamar irudi eman zitzaizkien identifikatzeko. Emaitza harrigarria izan zen: Pokemon espezieen ezagutza %80ra iristen zen 8 urtekoen artean. Ostera, apenas ezagutzen zuten espezie basatien %3. Beraz, hortik bi ondorio nagusi atera ditzakegu: umeek gaitasun harrigarria daukatela ezagutzeko, sailkatzeko eta memorizatzeko, eta hezitzaileok asko dugula ikasteko Pokemonen diseinatzaileengandik.
Joserra Diez. Biologian doktorea