Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Nola esan Es lo que hay euskaraz?
“Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide, ez baita zuzena. Mutilek hala moduz darabilte toka; “xaukena xauk!” beraren forma zuzena “dauena xauk” litzateke (…).
Liburuxka Ingo xonau bajuan
Berria egunkariak hauxe proposatzen digu:
Dagoena dago, hauxe daukagu, ez dago besterik (hau da dagoena*, dagoena da*).
Hala anolatu zuten, eta dagoena da*[e.]
Hala antolatu zuten eta dagoena dago.
Hala antolatu zuten, eta hauxe daukagu.
Hala antolatu zuten, eta ez dago besterik.
https://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=dagoena+dago&d=all