Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Zenbakiak
0 |
zero |
20 |
hogei |
2 |
bi (biga) |
21 |
hogeita bat |
5 |
bost (bortz) |
25 |
hogeita bost |
13 |
hamahiru |
35 |
hogeita hamabost (hogeita hamabortz) |
17 |
hamazazpi |
70 |
hirurogeita hamar |
18 |
hemezortzi (hamazortzi) |
80 |
laurogei |
19 |
hemeretzi |
90 |
laurogeita hamar |
|
|||
101 |
ehun eta bat |
600 |
seiehun |
300 |
hirurehun |
700 |
zazpiehun |
400 |
laurehun |
800 |
zortziehun |
|
|||
234 |
berrehun eta hogeita hamalau |
567 |
bostehun eta hirurogeita zazpi |
1.200 |
mila eta berrehun |
1.201 |
mila berrehun eta bat |
13.425 |
hamahiru mila laurehun eta hogeita bost |
||
47.689 |
berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi |
ETA, ZENBAKIAK EMATEAN
– 1.500, 2.700 eta gisako zenbakiak tradizioan eta emendiozkoarekin eman izan dira euskaraz, eta sistema hori da hobestekoa egun ere:
1.500 > *mila bostehun (> mila eta bostehun);
2.700 > *bi mila zazpiehun (> bi mila eta zazpiehun); *bi milioi zazpiehun mila euro (> bi milioi eta zazpiehun mila euro);
1.200.000 > *milioi eta berrehun mila, *milioi bat berrehun mila (> milioi bat eta berrehun mila).
Ohitura hori salgaien prezioak eta kirol-proben emaitzak emateko ere gorde da orain arte:
Kafea bat hogei da (> Kafea bat eta hogei da). 22 eta 14 nagusitu zen Olaizola II.a finalean.
Hiru bat irabazi du Osasunak (> Hiru eta bat irabazi du Osasunak).
– Baina mila (1.000) zenbakitik gora, eta kendu egiten da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: mila eta berrehun, baina mila Ø berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila Ø laurehun eta bi. [7. araua; EH]
1.500 |
*mila bostehun |
mila eta bostehun |
2018an gaude |
*bi mila hemezortzian |
bi mila eta hemezortzian |
2,20 € d(ir)a |
*bi (euro) hogei d(ir)a |
bi (euro) eta hogei d(ir)a |
2-1 irabazi dugu |
*bi bat irabazi dugu |
bi eta bat irabazi dugu |