20220820-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zer, zein / Blanca Urgell / EIMA Katalogoa


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Mese!

(…) Hizkuntzetan ere badago usu elkarrekin agertu ohi diren hitz multzoak unitatetzat hartzeko halako joera bat, ingelesez «univerbation» deritzana: hitz multzo zena hitz bakar bihurtzean datza. Honen «txiste guzia» —Kardaberatzek liokeenez— honetan dago, alegia, hiztunek une batetik aurrera galdu ohi dugula lehenagoko osagaien kontzientzia, nahiz batzuetan apur bat pentsatuz gero begi-bistan egon. Adibidez, ingelesez allways (< all way ‘bide osoa(n)’), frantsesez bonheur (< bon heur ‘zorte on’) edo italieraz e poi ‘eta gero’ > eppoi ‘are gehiago’.

Euskaraz garden xamarrak dira edozein eta zeinahi, baita ezpadaezkero eta ezperen ere (< ez bada ere + -n),

baina gure izarra kaixo da, ¿Qué hay, txo? esapide hibridotik omen datorrena. Etimologiak azaldu dit zergatik Mitxelena haserretzen zuen edonori kaixo! esateko 80ko hamarkadan sortutako ohiturak; orain ikasleren batek aupa hi! esan didanean bezalaxe: What?

Eta eskerrik asko, ez ote dabil uniberbatzen? Ala eskerrik modura mozteko gaizkiaren indarrek irabaziko dute? Objektiboki laburtze bat baino ez da, baina, ikasmatebus eta halakoen taldean jar genezakeena.

Oraingo gazteek aupahi eta eskerrik-ekin zer egin erabaki bitartean —ez, ez dago gure esku: sentitzen!—, mese, batzuek testosterona eta gainerako soberako hormonak xahutzeko arrazoi, kirol edota zeregin hobeak hauta ditzatela, denon onetan.

Mese!

Blanca Urgell

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude