Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Gaurko hitza: zorioneko
zorion
1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. Ez zuen, beraz, izan martiri hiltzeko zoriona. Tormesko itsumutilaren bizitza eta zorion-zorigaitzak. Bilatzen du bere zoriona aurkitzen ez den tokian, eta ez du ateratzen nekea eta nahigabea besterik. Zu zara ene zorionaren iturria. Ez dio maitasunak ernatu zion zorion nahiari ukorik egingo. Zorion osoan bizi naiz. Betiko zoriona iristeko. Zer zoriona!
2 iz. pl. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaizkion gizalegezko edo onginahizko hitzak. Horretan saiatu diren guztiek zorion beroak merezi dituzte. Har bitzate gure zorionik beroenak. Zorionak eman zizkidan.
zorion agur, zorion-agur iz. Zorionak ematea; zorionak emateko hitzak edo agurra. Gure zorion agurrik kartsuena urteburu honetan. Zorion agurren tartea ere izango da aldizkarian.
zorionak interj. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaion gizalegezko edo onginahizko esapidea; jai jakin batzuetan, urtebetetzeetan eta kidekoetan, zoriona opatzeko, erabiltzen den esapidea. Zorionak, berriz ere, Kerexeta adiskidea. Zorionak zure urtebetetzean. Zorionak eta urte berri on!
zorionean 1 adb. Zorionez. Ez gaude bakarrik, zorionean, ezta alderatzeko ere. Zorionean, ez da horrelakorik gertatzen gure artean.
2 adb. Ordu onean. Zorionean utzi nituen bekaturako bideak. Zorionean ikusten zaitut, nire bihotzak hau poza.
zorioneko 1 adj. Zorionez betea. Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
2 adj. Askotan aipatu delako edo arazoak sortzen dituelako, nekagarria edo gogaikarria gertatzen dena. Ik. dontsu 2. Orain erdaraz barra-barra, ahoz aho eta lumaz luma, dabiltzan zorioneko “estructura” horiek. Dirua baita, zorioneko dirua, mundu honetako jainkoa. Baina zer arraio ote da zorioneko beatu hori? Bestela, zorioneko euskara landu-behar horrekin, hiru motatako idazlanak sortuko zaizkigu soilik. Saussureren Cours zorionekoan irakur daitekeenez.
zorionerako (-en atzizkiaren eskuinean). -en onerako, -en pozerako. Lo zegoen, nire zorionerako. Baina, bere zorionerako, ez da bakarrik luzaroan egon. Jeltzaleen zorionerako, hauteskunderik gabeko bi urteko tartea dator orain.
zorionez 1 adb. Zerbait ongi edo nahi bezala gertatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. beharrik. Orain bere ahotik ikastea gertatu zait zorionez. Zorionez, eguna argitzearekin elurra egiteari utzi zion.
2 adb. Ordu onean. Aitortu behar dut ia arrastaka eraman nindutela hura ikustera, baina, zorionez, eraman ninduten, arrastaka bada ere.
zorionezko adj. Zorionez betea dena, zoriona ematen duena; zorionak eragina. Hura zen zorionezko baratze eder bat. Begiak zorionezko negarrez bustiak.
[Oharra: gaur nire zorionak dira eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak gaur nire urtebetetzea da eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].