Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Zunkak Jijaua proiektuaren xedea da hizkera kolokial batu autonomo bat sustatzea, euskaldun guztientzat balioko duena. Zunkak ohiko esapide edo espresio konpaktuak dira, kontrakzio-maila handikoak. Zunka edo kolpe batez esaten dira, eta hizkera laburtua ezagutzen ez duenak ez ohi ditu behingoan ulertzen.
|
Pasartea
Lau urteko ume batek opari bat jaso eta… Opari sorpresaren berriak jakinmina piztu dit eta hanka zaharrez osatutako korro baten erdian aurkitu dut. Printzesa janzteko osagarri distiratsuz betetako maletatxo bat da. Koroa bat, pultserak eta ez dakit zer. Isilik nago opariari begira. Gauza bat da kursia izatea, eta beste bat hortera hutsa izatea. Figura erraldoien arteko isiltasun deserosoa apurtu du Tatak, maitekor: –Gustatzen zaizu? Gezurrik ez esaten irakatsi didatenez, gora begiratu eta ezetz egin dut buruarekin. Mundu guztia adoregabetu da. Uste nuen hori zela egin beharrekoa, baina orain ezin errudunago sentitzen naiz. Tatak oparia kendu dit eskuetatik eta joan egin da, itzultzeei buruz hizketan. Amari begiratu diot sorbaldak altxatuta; ez dut ulertu zer gertatu den. Makurtu egin da niri hitz egiteko:
–Marina, ume, opari bat egiten dizutenean gustatu zaizulako plantak egin behar dituzu nahiz eta ez gustatu. –Zergatik? –Bestela oparia egin dizuna triste jartzen delako. –Zergatik? –Gustatuko zitzaizula uste zuelako eta pena ematen diolako asmatu ez izanak. –Eta Tata triste jarri da? –Bai. –Baina nik ez nuen nahi triste jartzea. –Badakit, maite –besarkatu egin nau eta hasperen egin du– baina ulertzen duzu? –Bai, gertatzen dena da orduan ez didatela sekula oparituko gustatzen zaidan ezer. –Zuk esan niri zer gustatzen zaizun eta ikusiko duzu. Eta nik oparitutako zerbait ez bazaizu gustatzen esan lasai, ez da ezer gertatzen. –Haserretu egin zara, amatxo? –Ez, ez, ez da ezer gertatzen, ez zenekien zer egin behar zen. –Eta amona? –Ezta ere. –Eta Tata? –Ba ez dakit, baina haserretu bada pasatuko zaio, ez zen drama bat sortzeko ere, umeari ez bazaio gustatu ba popatik oparia, zer nahi duzu esatea. Voz de vieja Elisa Victoria Itzultzailea: Maria Oses |
Bideoa
Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen! Euskal Telebistako saioa ei da Biba Zuek!, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatua. Sarrera honetara ekarri digun bideoan ikus dezakezuenez, Zetak taldeko abeslaria gonbidatu dute bertara, eta ingelesez kantatzeko aholkatu dio Mikel Elizegik.
Eskerrak Pello Reparazek kazetariak baino argiago duen!
Chromen edo Firefoxen ikusi
https://twitter.com/fgoni/status/1349638082727915521
Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila