Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
hauteskundeak eta gero
Galdera:
Hauteskundeak eta gero, hori eta gero… Zuzenak dira horrelako formak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, GERO sarreran esaten da partizipioaren ondotik erabili behar dela, eta ez izenaren ondotik.
Beraz, *Hauteskundeak eta gero izan beharrean Hauteskundeak igaro (pasatu) eta gero erabili behar genuke. Edo, izena edo izen sintagma erabili nahi badugu, beste era honetara: Hauteskundeen ondoren/ostean.