abenduak 5-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Ez dira sinonimoak (III)

-> antzeman ≠ atzeman

Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera. 

Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea.

Zentzumenek antzematen/atzematen dutena. 

Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du.

  • Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, asmatu, ezagutu. 

  Adibideak: 

  Probatu gabe ezin ona den antzeman.

  Gaixotasun larri bat antzeman diote. 

  Ezezkoetan, bi forma onartzen ditu: ‘ez diot antzik eman’ eta ‘ez diot antzeman’.

  • Atzeman (du) aditzak, berriz, beste hauek ditu sinonimo: harrapatu, aurkitu, atxilotu, atzitu. 

  Adibideak: Atzeman dute lapurra. Arrainak amuz atzeman 

-> data/fetxa ≠ egun

Ez dira sinonimoak; beraz, ezin da erabili data hitza (es) ‘fecha’ eta (fr) ‘date’ hitzen testuinguru guztietan. 

Data ‘urtearen, hilaren eta egunaren adierazpen zehatza’ da. 

Gutunaren bidaltze-data abenduaren 15a da.

Datarik gabe dator dokumentua. 

Ez da egokia testuinguru horretatik aparte. 

 Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen data hartan (egun hartan), abuztuaren 27an.

Batez ere pluralean erabiltzen denean da nabarmena kalkoa: 

Nafarroako hiriburuko artxibotik ateratako dokumentu batek data haietan (egun haietan) Erriberriko gazteluan jokatzeko esparru bat antolatu zela adierazten du. 

Iraila, urria edo azaroa izan daite(z)ke data egokia(k) (sasoi/garai egokia(k)). 

Bisita egiteko data onenak (egun onenak / garai onena)urtarriletik ekainera bitartekoak dira (bitartekoa(k) d(ir)a).

Fetxa (> data) eta fetxatu (> datatu) hitzak ez erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude