Abuztuak 8-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: balore, balio / Mario Benedetti / Rozalen

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen balore ≠ balio  Idoiak balorea izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko  #  Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea. Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa. Beste erabilera oker bat:  # Balore etikoak kontuan hartu behar dira Balio etikoak kontuan … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: balore, balio / Mario Benedetti / Rozalen

Bost minutuko ikastaroa - Abuztuak 1 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Inpertsonaltasuna / Ana Luisa Amaral / diskoen karatulak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Inpertsonaltasuna Esaldi inpertsonalek indarra kentzen diote testuari, eta ezkutatu egiten dute agentea edo egilea. Azken buruan, berriari ere indarra kentzen diote, albistea nork edo zerk eragin duen lausotzen baitute. Nolabait, kazetaritzaren egiteko nagusiarekin kontraesanean dago estilo inpertsonala: gertakari bat … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Inpertsonaltasuna / Ana Luisa Amaral / diskoen karatulak

Uztailak 25-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zer da anakolutoa? Anakolutoa figura erretoriko bat da, zeinaren bidez esaldi baten garapenean aldaketa bat ematen baita; alegia, hasitako esaldia jarraipenik gabe uzten da edo uste ez zen bezala amaitzen. Horren ondorioz, joskera hausten denez, komunztadura edo koherentzia eza … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis

Teresa Abejon Peña-MBA-argazkia

Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Burgosko probintziako Valdeande herrian jaio zen Teresa Abejón Peña (1965), baina 34 urte daramatza Madrilen. Jakin-min handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua, bidaiatzea, munduko txokoak ezagutzea gustatzen zaio. Hala, ez da harritzekoa ikerkuntza teknikari lanetan jardutea. Lagun eta senide euskal herritarrak izanik, euskararekin eta euskal kulturarekin harreman estua du gazte-gaztetatik, baina atzerrian bizi … Continue reading Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Mintzanet bere ahotan-uztailak 18

Bost minutuko ikastaroa: Euskaltzaindiaren Hiztegia / Milan Kundera / Zetak & Bomba Estereo

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 646 forma gehitu dira eta 1.130 moldatu Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (295 sarrera eta 351 azpisarrera); era berean, 1.130 forma moldatu edo findu ditu (938 sarrera eta … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Euskaltzaindiaren Hiztegia / Milan Kundera / Zetak & Bomba Estereo

Mintzanet eta Boiseko museoa I

Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Boiseko Basque Museum & Cultural Center (AEB) egoitzako euskara irakaslea dugu Susana Siccardi Ohaco. Mar de Platan (Argentina) jaioa bada ere, lotura estua du Euskal Herriarekin, izan ere, amaren familia Iparraldekoa du, Garazi eta Baigorrikoa. Hernanin eta Donostian ere bizi izandakoa da. Ingelesa filologoa da berez, Susana, baina Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Diaspora graduondokoa ikasi … Continue reading Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Uztailak 11-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Festak nola idatzi / Iker Tubia / San Fermin jaien kartela

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Festak: sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak… Hainbat festaren izenak idaztean sortzen diren zalantza batzuk argitzeko asmoz, hona hemen pare bat irizpide: a) Letra xehez idazten dira b) Pluralean deklinatzen dira Hortaz: sanprudentzioak, sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, saninazioak, sanmigelak, santomasak… Euskaltzaindiaren … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Festak nola idatzi / Iker Tubia / San Fermin jaien kartela

Bidelaguna 2023-albistea

Harrera gida – Bidelaguna

Urteak joan ahala, gero eta gehiago dira Mintzanet programa erabiliz euskara online eta doan praktikatu nahi duten herritarrak, horretarako baina, laguntzeko prest dauden BIDELAGUNAK behar ditugu. Beren borondatez, euskara hobetzen ari den norbaiti praktikatzeko aukera ematen diote; ez dira irakasleak. Aldiz, proiektuaren zutabe nagusia dira. Izena ematean, mezu automatikoa jasoko duzu Koordinatzaileek mezu bat bidaliko … Continue reading Harrera gida – Bidelaguna

Bidelaria 2023-albistea

Harrera gida – Bidelaria

Euskara praktikatu nahi duzu, gutxienez B1 behar duzu. Gogortau, Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Ez dago helburu didaktikorik, ez da eskola bat. Soltura irabaztea eta lotsa galtzea dira proiektuaren xedeak, eta berau hobesten duten erabiltzaileek lehentasuna izango dute. Izen-emate fitxan ‘antzeko euskara maila’ duten erabiltzaileekin mintzapraktika saioak egin nahi dituzuen galdetuko … Continue reading Harrera gida – Bidelaria

KARMELE MENDOZA PEREZ-mba

Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”

Sortzez Amurriokoa da Karmele Mendoza Perez (1989), eta gurasoek euskaraz ez dakiten arren, berak txikitan ikasi zuen; elebiduntzat du bere burua. Aldiz, sei urte daramatza Badajozen bizitzen, Extremadurako Unibertsitatean egiten baitu lan, eta etxetik urrun egonik, ohartu da erabiltzen ez dena galdu egiten dela: “Konturatzen hasi nintzen euskaraz aritzeko erraztasuna galtzen ari nintzela, eta okerrena, … Continue reading Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”