Arratsaldeko 19:00etan hasi da aurkezpena Getxoko Bidebitarte elkartean. Bertan Berbalagun taldeak hasiera eman dio ikasturteari eta besteak beste, hurbildu direnek Mintzanet zer den jakiteko parada izan dute “Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoa da”, esanez hasi du Ritxi Lizartza proiektuburuak aurkezpena.
Mila Altuna Mintzaneteko bidelagunak eta Gorka Fernandez bidelariak aurrez aurre elkar ezagutu dute
Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzan bizi da eta 85 urte ditu. Urtarriletik Mintzaneten parte hartzen du eta bi astez behin Gorka Fernandez bere bidelariarekin saioak egiten ditu. Gorka, berriz, Sevillan bizi den barakaldarra da eta 37 urte ditu.
Etxebarrin Mintzanet aurkeztu dugu
Arratsaldeko zazpiak jota hasi dugu aurkezpena Etxebarriko Cime eraikinean, ordenagailuz beteriko gela batean. Izan ere, hori da beraien asmoa: informatikaz ez dakienari Mintzaneten parte hartzen erakustea eta saioak egiteko lekua eskaintzea. Ritxi lizartza proiektuaren arduradunak egin du aurkezpena eta ikusleen artean bi kazetari egon dira, informazioa biltzen euren komunikabideetan Mintzaneti buruzko erreportaje bat argitaratzeko.
Igorren Mintzaneten aurkezpenera jende andana bildu da
Arratsaldeko 20:00ak pasatxo hasi da aurkezpena Igorreko kultur etxean. Bertara, Berbalaguneko partaideak, AEK-ko ikasleak, udaletxeko kideak, Jubilatuen elkartekoak eta beste hainbat herritar bildu dira. “Irabazi asmorik gabeko proiektua da Mintzanet eta maramara*taldeak kudeatzen du”, azaldu du Beinat Anzola herriko alkateak aurkezpena egiterakoan. Jarraian, Ainara Loiarte egitasmoaren koordinatzaileari eman dio hitza eta berak egitasmoari buruzko azalpen zabala … Continue reading Igorren Mintzaneten aurkezpenera jende andana bildu da
Mintzanet Bizkaia Irratian izan dute hizpide
Ainara Loiarte, Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea, Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute, goizetan egiten duten “Lau Haizetara” saioan. AEKrekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin maramara*taldeak sinatutako hitzarmenari buruz hitz egin dute, “elkarlanean aritzeko eta bidelagunen beharra azpimarratzeko sinatu dugu”, adierazi du Loiartek. Bi ekimenak (aurrez aurrekoa eta online) osagarriak izan daitezkeela esan du koordinatzaileak, batak ez baitu bestea kentzen.
Villa Sacramentoko zuzendariak Onda Cero irratian Mintzaneti buruz hitz egin du
Donostiako Sarquavitae Villa Sacramento adinekoen egoitzako zuzendaria, Elena Beristain elkarrizketatu dute Onda Cero irratian. Bertan, Mintzanet zer den azaldu du eta egoiliarrek bidelagun gisa parte hartzen dutela kontatu du, bidelariei euskara praktikatzen laguntzeko.
AEK-k, Euskaltzaleen Topaguneak eta maramara* taldeak hitzarmena sinatu dute Mintzanet gizarteratzeko
Mintzapraktika egitasmoak indartzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizen maramara* taldeak, AEK-k eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
EHUko kanpusetan Mintzaneten berri eman dugu
Asteazkenean Gasteizko kanpusean, ostegunean Donostiakoan eta ostiralean berriz, Leioako kanpusean Mintzanet zer den azaldu dugu. Lehengo astean EHUko kanpusetan aurkezpenak egin ditugu eta bertaratutakoei egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Horrekin batera, zenbait bidelariren eta bidelagunen esperientzia kontatzen duen bideo laburra erakutsi diegu, jarraian duzue ikusgai:
Mintzanet Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean aurkeztu dugu
Gaur, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean, Ritxi Lizartza Mintzanet egitasmoaren arduradunak proiektua zer den azaldu du. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean gaurkoan euskara izan da mintzagai goizean goizetik. Lehenik eta behin, Joseba Erkizia Habeko zuzendariak “Euskara Munduan” izenburupean eman du bere hitzaldia eta jarraian, Ritxi Lizartzak Mintzanet zer den azaldu du.
Mintzaneten adinak ez du mugarik!
Hainbat lekutan aurkeztu dugu Mintzanet jada: herrietan, adinekoen egoitzetan, kultur erakundeetan, instituzioetan, elkarteetan… Eta horren adibide da Mintzanetek une honetan duen erabiltzaile kopurua, egunetik egunera hazten doana.