Ekainaren 8an aurkeztu dute Mintzanet Kanbon. Ekitaldia Seaskako egoitzan burutu da, eta bertara, Iparraldeko hainbat eragile etorri dira proiektua zuzenean ezagutzera.

Ekainaren 8an aurkeztu dute Mintzanet Kanbon. Ekitaldia Seaskako egoitzan burutu da, eta bertara, Iparraldeko hainbat eragile etorri dira proiektua zuzenean ezagutzera.
Goizeko 10:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera jende mordoxka gerturatu da Mintzanet ezagutzera. Proiektua zer den azaldu dugu eta funtzionamenduaren berri eman diegu gerturatu direnei. Horien artean, Ionkar Angulo Mintzaneteko bidelaria zegoen. Bera izatez arabarra da, baina 12 urte daramatza Londresen. Euskal Herrira egin duen bidaia honetan, bere bidelaguna ezagutuko duela kontatu digu: “Datorren asteazkenean Isabel … Continue reading Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Mintzanet aurkeztu dugu
Joxe Marcos 22 urteko donostiar gaztea da. Berak interesa bazeukan, eta neskalagunak Mintzaneten izena eman ondoren, berak ere gauza bera egitea erabaki zuen. Astero, Flor Deniz argentinarrarekin egiten ditu saioak, Joxe bidelaguna da eta Flor bidelaria. “Ez nekien munduan zehar euskara ikasten zuen jendea zegoenik”, aitortu digu Marcosek. Argentinari buruz gauza asko ikasten ari da: … Continue reading Joxe Marcos, bidelaguna: “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”
Goizeko 10:00etan Bilboko Bilborock aretora jende andana etorri da Mintzanet ezagutzera. Bertan, 90 pertsona inguruk entzun dute zer den eta nola funtzionatzen duen proiektu honek. Horien artean, Mintzaneteko erabiltzaile batzuk egon dira: Marije Garabieta, Txema Aizpurua, Juan Angel Zalbidea eta Aniceto Ajuriagogeaskoa bidelagunak eta Izaskun Etxabarri bidelaria.
Rocio Korta Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta 73 urte ditu. Bi astean behin, Baranbioko (Araba) Sofia Cisnerosekin saioak egin ditu eta 43 urtekoari euskara praktikatzen lagundu dio. Orain, Sofia, Rocio aurrez aurre ezagutzera joan da Azpeitira eta argi geratu da beraien artean sortu den harremana. Urtarrilean hasi zuten ibilbide honi Rociok amaiera … Continue reading Rocio Korta bidelagunak eta Sofia Cisneros bidelariak aurrez aurre ezagutu dute elkar
Florencia Deniz Argentinakoa da eta 23 urte ditu. Soziologia ikasten ari da, eta iaz, udan egindako barnetegi batean entzun zuen lehenengo aldiz Mintzanet zer zen. “Barnetegiko irakasleek mintzapraktika egiteko gomendatu ziguten, eta horregatik, eman nuen izena”, kontatu digu.
Joxe Mari Allurrek Azulera eginiko bidaia kontatu digu: “Hamabost egun eman ditut Argentina aldean; hegoaldetik iparreraino zeharkatzeko denbora izan dut.
Goizeko 10.00etan Mintzanet proiektua aurkeztuko dugu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Ekitaldian Mintzanet (euskara on line eta doan praktikatzeko plataforma) zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Horretarako, bideoak jarriko ditugu eta erabiltzaile batekin zuzeneko saioa egingo dugu. Edonor etor daiteke eta dohainik izango da. Beraz, animatu eta gerturatu!
Mintzanetek Imanol Agirretxe futbolariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Bera Realeko jokalaria da eta Zubietan elkartu gara, entrenamendu baten ostean. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria futbolariak esandakoa! Mila esker, Imanol!
Goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Mintzanet proiektua aurkeztuko dugu Bilboko BilboRock aretoan. Aurkezpenetan Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Horretarako, bideoak jarriko ditugu eta erabiltzaile batekin zuzeneko saioa egingo dugu. Edonor etor daiteke eta dohainik izango da. Beraz, animatu eta gerturatu!