Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikakoa da eta 68 urte ditu. Bera euskaldun jantzia da eta bidelagun gisa euskara praktikatu nahi duten hiru pertsonei laguntzen die: Andrea Bella Uruguaikoari, Micah Martin Ipar Amerikakoari eta Oriol Cardus katalanari. “Poz handia ematen du kanpoko jendea gugana gerturatzen ari dela jakiteak”, aitortu digu Anicetok.
